XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epea irekita egongo da Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta 1993ko abenduaren 15a arte, biak barne.

8. - Ikasturtearen lehen eta bigarren hiruhilabetekoan burutuko da irakurmen eta deklamazio lanketa.

Lanketa horren ondorio gisa, bere ikastaldearen grabazio bat egingo du irakasleak kasetean.

Kasete hau Hezkuntza Sailera bidaliko du, 1994eko martxoaren 30erako, egun hau barne, honako helbide honetan egon behar duelarik:

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza)

Euskara Zerbitzua-Abelino Barriola Saria

Wellingtongo dukearen kalea 2

01010 Vitoria-Gasteiz

9. - Grabazioa egiteko honako testu hauek irakurriko dira, ordena honetantxe:

a) Ezinbesteko irakurgaia:

- A ereduko Goi Zikloan:

Naporen Istorio Historikoak (Bittor Arrondo) - II. agerraldia - Paradisuan, 5 ikaslek buruz ikasi eta grabatua (ikus II. eraskina).

- B ereduko Goi Zikloan:

Naporen Istorio Historikoak (Bittor Arrondo) - VI. agerraldia - Frantziako Iraultza, 5 ikaslek buruz ikasi eta grabatua (ikus III. eraskina).

- D ereduko Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. maila eta OHOko 5.a: Txibistoren Erbia (Aizarnako ikasleak, Lukas Dorronsororen ardurapean) - IV. eta V. agerraldiak, 6 ikaslek buruz ikasi eta grabatuak, (ikus IV. eraskina).

- D ereduko Goi Zikloa:

Gizon Bizarpeituti eta Emazte Bizartsua (Antonio Mari Labayen, Arantza Sarriegik gaurkotua) VI. agerraldia, 9 ikaslek buruz grabatua, (ikus V. eraskina).

Ikasle bana arituko da pertsonaia bakoitzaren zatia irakurtzen.

Berdin dio irakurtzen duten ikasleak neska ala mutil izan.

b) Taldeak berak aukeratuko dituen hitz lauzko 2 irakurgai, 2 ikaslek irakurriak; Erdi Zikloan 2 ipuinetatik hartuak eta Goi Zikloan 2 eleberritatik hartuak.

c) Taldeak berak aukeratuko dituen bi olerki, 2 ikaslek irakurriak.

10. - Grabazioak honako ezaugarriok izan behar ditu:

- Gehienik 10 minutu iraungo du grabazio osoak, tarteko isilaldiak barne, eta isilaldi hauetako bakoitza 15 segundokoa izango da.

- Grabazioaren hasieran ikasgelaren izengoitia entzungo da (urtetik urtera izengoitia aldatu egin behar da) eta ondoren, entzunaldi bakoitzaren aurretik, kasuan kasuko ikasleen ordena zenbakia.